Online Erreserbak

Zarauzko hondartza Gipuzkoako luzeena da eta 2.500 metroko luzera horrek diziplina anitzetarako eremu bilakatzen dute. Familiak, surflariak eta naturaren zaleak topatuko ditugu aldi berean hondartza honetan, hiru eremutan banaturik: mendebaldeko muturrean, familiak eta bainuzaleak dira nagusi; erdialdea surflarientzat da bereziki, eta ekialdeko muturreko dunak, berriz, landare eta animalia espezie ugariren bizileku dira. Real Club de Golf de Zarautz 1916. urtean fundatutako golf-elkartea Talaimendiren oinetan aurkitzen da, edertasun handiko ingurune natural batean, itsasoaren eta paduraren artean.

Gastronomia dugu Zarauzko erakargarri turistiko nagusietako bat. Horretan lagundu dute hainbat sukaldari ospetsuk, hala nola Karlos Argiñanok eta Zarauzko plater tipikoak maisutasun handiz prestatzen dituzten jatetxeen zerrenda luzeak: txipiroiak beren tintan edo Pelayo erara, legatza saltsa berdean, sardinak eta bisigua parrillan, txangurroa eta abar.