Santa Bárbara Jatetxea

Eremu argitsua da, leihate handiekin eta argi-armiarmekin apaindua, eta han ematen ditugu gosariak, bazkariak eta afariak.

Gure sukaldeko langileak gogor saiatzen dira egunero, eta Oscar Perea chefak diseinatutako askotariko menu bat eskaintzen dugu 16,50 euroan. Lau aukera izaten dira hasierakoetan, plater nagusietan eta azkenburukoetan, eta menua egunero aldatzen da, merkatuko osagaien arabera. Lehengaiak ondo hautatutako hurbileko hornitzaileengandik eskuratzen dira; nabarmentzekoa da hornitzaile horien lanaren eta produkzio-prozesuetan jartzen duten arretaren bikaintasuna.

Bestalde, entsaladak, errazioak, plater konbinatuak, pasta, sandwichak eta hanburgesak ere eskaintzen ditugu.

Plater bereziak ditugu zeliakoentzat, begetarianoentzat eta bestelako behar bereziak dituzten pertsonentzat.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 13:00etatik 15:30era.
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 13:30etik 15:30era.
* (Urtarriletik maiatzera eta urritik abendura, igande-gauetan jatetxea itxita dago)

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

Bacalao
Restaurante Santa Bárbara
Restaurante Santa Barbara
Buffet

Buffet-gosaria

Zarautzen egun zoragarri bat igarotzeko, ezinbestekoa da goiza ondo hastea, gosari gozo eta oso batekin: gurinezko croissant kurruskariak, fruta freskoa, jogurtak, hestebeteak, patata-tortilla, laranja-zukua, marmeladak, askotariko ogiak…

Ordutegia

Uztaila:
Astelehenetik ostiralera: 7:30etik 10:30era
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 8:00etatik 11:00etara

Abuztu:
8:00etatik 11:00etara egunero

Urtearen gainerakoa:
Astelehenetik ostiralera: 7:00etatik 10:00etara
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 8:00etatik 11:00etara

Gure hotelean ostatu hartuta egon ez arren, gosaldu dezakezu hemen! Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

Gela-zerbitzua

Nekatuta bazaude, ez kezkatu; eskatu nahi duzuna gure room-serviceko kartatik, eta gozatu zure logelan (gure jatetxearen ordutegian). Zuk deitu, eta guk logelara eramango dizugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

Room Service