Zarautz

Zarautz herri turistiko erakargarri eta modernoa da, zerbitzu asko dituena. Haren itsas pasealekuan jatetxe eta kafetegi ugari daude, bista ezin hobeekin.

Dituen olatuei esker, Zarauzko hondartza paradisu bat da surfa eta ur-kirolak atsegin dituztenentzat.

Zarauzko hondartza Gipuzkoako hondartzarik luzeena da; 2.500 metro ditu, eta horrek askotariko ekintzak eta jendea hartzeko aukera ematen dio.

Familiak, surflariak eta naturazaleak elkartzen dira hiru esparrutan banatuta dagoen hondartza honetan: mendebaldean, familiak eta bainulariak izaten dira; erdialdean, surflariak; eta ekialdeko dunetan askotariko flora eta fauna dago.

Zarautz Puesta de Sol

Golfa

Real Club de Golf de Zarautz kluba 1916an sortu zen, eta Talaimendiren magalean dago, natura-ingurune eder batean, itsasoaren eta paduraren artean.

Gastronomia

Gastronomia da Zarautzek duen turismo-erakargarri nagusietako bat. Horretan eragina izan dute, besteak beste, Karlos Arguiñano sukaldari ospetsuak eta jatetxe ugarik, zeinek maisutasunez prestatzen baitituzte oso zarauztarrak diren platerak: txipiroiak beren tintan eta Pelaio erara, legatza saltsa berdean, sardinak eta bisigua parrilan, txangurrua, etab.